Sortzen ditugun hondakinen kopurua gero eta handiago da eta hauen inguruko jarduera ekonomikoa garrantzi handia hartzen ari da, bai bere tamainarengatik baita ingurumenaren jasangarritasunean eta ekonomi ereduan duen eragin zuzenarengatik.
Hondakin hazkuntzak ingurumen arazoak sorrarazten ditu eta hauen kudeaketa egoki baten beharra eskatzen du.
Hondakinen kudeaketaren bitartez hauen sorrera ekiditeko eta giza osasunean naiz ingurumenean eragin ditzaketen ondorio kaltegarriak murrizteko prebentzio neurriak bultzatzen ditugu, baliabideen erabileran eraginkortasuna hobetuz.
IKS-en errepresentazio erakunde gisa (EGIA) onartuta gaude. Errepresentazio erakunde bezala, IKS-eem sistemaren kudeaketan, enpresei aholkularitza eta dokumentazio desberdinen tramitazioak errazten dizkiegu.
Hondakinen ekoizle diren enpresen eta hondakin kudeatzaileen izenean jarduten dugu eta hondakinen kudeaketak (bai arriskutsuak zein Ez arriskutsuak) dakartzan tramiteak egoki bideratzen ditugu.
Eraikuntza sektorea

Eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketan, obraren fase guztietan, aholkularitza teknikoa eskaintzen dugu. Era berean, indarrean dagoen legedia betetzea bermatuz eta hondakinen kudeaketaren kostuak egokituz.
Eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketari buruzko azterketa eta planak, amaierako txostenak (fidantzaren bueltatzea), dokumentazioaren kudeaketa, hondakin kudeatzaileen hautaketan aholkularitza, hondakinen kudeaketa egokiaren zaintza eta kontrola, … egiten ditugu.
Industria sektorea

Hondakinen kudeaketaren prozesuen optimizazioan eta ingurumen gaietan aholkularitza eskaintzen dugu:
· Hondakin geldo eta arriskutsuen kudeaketa planak
· Hondakin kudeatzaileen hautaketan aholkularitza
· Hondakinen aprobetxamendurako eta kostuen minimizaziorako azterketa lanak